'Gu', AMAK taldearen lan berria

Ataria 2022ko maiatzaren 10a

AMAK taldeak Gu single berriaren bideoklipa kaleratu du. Taldeko partaideetako bat Maixa Lizarribar altzotarra da eta bideoklipa Tolosako Leidor aretoan grabatu zuten.

 

Hitzak:

Zenbat pandero hots
zenbat trikiti kantu
ez ote ditugu
hiltzera kondenatu.
Amonen ametsak
antzutu zein mututu
amak zokoratu
ilunpera makurtu.

Gaur kantuz gatoz
kantatu ezin izan zuten andre haien
alabak gara,
kantatu ezin izan zuten andre haien
ahotsak gara,
kantatu ezin izan zuten andre haien
ametsak gara.

Iraganeko aldapa, debeku, azpikogona,
iluntasuna eta ezina bihurtzen gabiltza.
Geroko lautada, aukera,
minigona, argitasuna, ezinez ekiña.

Goazen kalera beti aurrera denok batera,
isildutakoak esatera.
Goazen kalera beti aurrera denok batera,
panderoa gogoz astintzera.
Goazen kalera beti aurrera denok batera,
isildutakoak esatera.
Goazen kalera beti aurrera denok batera,
inor bagarela aitortzera.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!