ZOZKETA BEREZIA

Udaberriko zozketa berezian izena emateko azken orduak

Tolosaldeko Ataria 2022ko mai. 15a, 12:50

Gaurko 23:59ak arte eman ahalko da izena zozketa honetan parte hartzeko. Gogoratu Atarikide direnek eta ez direnek hartu dezaketela parte. Ez galdu aukera!

Udaberria ondo ospatzeko, TOLOSALDEKO ATARIA-k bere irakurle guztientzat zozketa berezi bat egin nahi izan du, Zabala Sagardotegiko bi pertsonarentzako menua eta sagardo kaxa bat zozkatuz.

Izena emateko baldintzak eta bestelako informazio guztia ondorengo lerroetan azalduko ditugu:

    • Parte-hartzea Ataria.eus webgunean zozketari eskainitako atalean egingo da.
    • Atarikide direnek bazkide zenbakia derrigorrez jarri beharko dute, eta Atarikide ez direnek, gune horretan, ZABALA idatzi beharko dute.
    • Parte hartzeko azken eguna: maiatzaren 15a, igandea, 23:59etan.
    • Hurrego goizean irabazlearekin jarriko gara harremanetan, telefono edo email bidez, sariduna dela adierazteko.
    • Maiatzaren 16ko 19:00ak baino lehen ez badugu lortzen saridunarekin hitz egitea, beste saridun bat hautatuko da. Gehienez ere, hiru saiakera egingo dira.
    • Zozketan parte hartu ahal izateko, benetako izen-abizenak, telefono zenbakia eta emaila jarri beharko dira. Eta parte hartzeko adinez nagusia izan beharko da.
    • Ez da datu okerrik edo faltsurik ematen dituztenen partaidetzarik onartuko. Hauek zuzenean zozketatik kanporatuak izango dira.
    • Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.
    • Saria ez da beste produkturen batekin edo diruz trukatuko.
    • Edozein zalantza izanez gero, jarri kontaktuan 943655695 edo ataria@ataria.eus –en.
    • Tolosaldeko Ataria-ren erabakiak eztabaidaezinak izango dira.

 Zozketan parte hartzeko klikatu hemen

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!