Atarikideen txokoa

Txingar artean aritzeko aukera aste honetako Atarikideen Txokoan

Ataria 2022ko maiatzaren 16a

Ordubeteko esperientzia gastronomikoa haragiaz gehien dakitenekin: ikasi eta dastatu! 

Aste honetan Atarikide batek Haragi Txingarren eta haragiaren nazioarteko topaketako SUA espazioan ospatuko den ikastaroan parte hartzeko sarrera bikoitza irabaziko du. Bertan Tolosako parrilleroek txuleta bat erretzen irakatsiko diote eta noski, txuleta dastatuko du ondoren!

Ikastaroa larunbatean, maiatzak 21, 11:30-12:30 izango da.

Zozketetan parte hartzeko sartu hemen. Zorte on!

Parte hartzeko epea, osteguna 11:00ak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!