Lauburu Ibarrak irabazi dio TEEP Tolosalari finalerdia

Ataria 2022ko maiatzaren 12a

Areto futboleko Gipuzkoako Kopako finalera pasatzea zegoen jokoan, eta ibartarrek 0-8 irabazi zioten Gipuzkoako lehen mailan jokatzen duen talde tolosarrari, Tolosako Uzturpe frontoian.

Beste finalerdia, Afantxo eta Antiguoko taldeen artekoa, azken horrek irabazi zuen, 3-2. Beraz, Lauburu Ibarrak Antiguoko izango du Gipuzkoako Kopako finalean. Partida hori larunbatean jokatuko da, 18:45ean hasita, Donostiako Aldapeta ikastetxean.

TEEP Tolosala, igoera fasean

Denboraldia ez da oraindik amaitu TEEP Tolosalarentzat, Euskal Ligara igotzeko aukera baitu. Igoera faseko finalerdia jokatuko du Lasarteko Eguzki taldearen aurka, joan-etorriko partidetan. Joanekoa Lasarten jokatuko dute, bihar, 20:50ean. Itzulerakoa maiatzaren 20an izango da, Uzturpe frontoian. Finalera pasatzen denak Euskal Ligara igotzeko postua lortuko du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!