Gipuzkoako Koparen finalerdia, TEEP Tolosala eta Lauburu Ibarraren artean

Ataria 2022ko maiatzaren 11

TEEP Tolosala Gipuzkoako lehen mailako taldea.

Areto futboleko Gipuzkoako Kopa Eguberrietan jokatzekoa zen, baina atzeratu ondoren gaur jokatuko dira finalerdiak, eta horietako batean eskualdeko bi talde ariko dira: Gipuzkoako lehen mailako TEEP Tolosala eta Bigarren B mailako Lauburu Ibarra.

Partida bakarrera jokatzen da, eta maila baxuagoa duen taldearen etxean. Beraz, Tolosako Uzturpe frontoian jokatuko da partida, eta 20:45ean hasiko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!