Baserritarren eguna ospatuko dute datorren igandean

Tolosaldeko Ataria 2022ko mai. 11a, 11:59

Alkizan hiru eguneko egitaraua antolatu dute etzi hasita; San Isidro egunez, ohiturazko bazkari eta ospakizunak egingo dituzte eta Zizurkilen Jon Erasun omenduko dute.

Maiatzaren 15ean, San Isidro egunez, baserritarren omenezko ekitaldiak egingo dira Tolosaldeko hainbat herritan. Jai kutsukoak izango dira gehienak, eta Alkizan, esate baterako, hiru eguneko egitaraua prestatu dute San Isidro egunaren bueltan.

Aurten, berezia izango da ospakizuna Zizurkilen, profesional izateari utzi berri dion Jon Erasun pilotaria omenduko baitute herrian. Intxaur frontoian, partidak jokatuko dituzte igandean.

SANISIDROAK

Maiatzak 13, ostirala

  • Alkiza
    17:30. Herriko musika ikasleen kontzertua. Dultzaina ikasleak.
    18:00. Herriko musika ikasleen kontzertuak. Trikitixa eta pandero ikasleak.
    17:30. Luma eta tinta erakusketa salto gelan.
    19:00. Emakume kirolariak mahai ingurua, Fagus Alkiza zentroan. Aitziber Ibarbia, Miriam Arrillaga eta Idoia Etxeberria. Unai Ugartemendia moderatzailearekin.

Maiatzak 14, larunbata

  • Alkiza
    10:00. Danena Txirrindulari elkartearen eskutik, bizikleta-ginkana 6-10 urte bitarteko haurrentzat, plazan.
    10:00. Bizikleta irteera 10 urtetik aurrerakoentzat, herriko plazatik abiatuta.
    17:00. Frontenis txapelketa, frontoian.
    23:00. Distopia elektrotxaranga, plazan.

Maiatzak 15, igandea

  • Alkiza
    14:00. Baserritarren bazkaria, Alkizako herri ostatuan.
    17:00. Frontenis txapelketa, frontoian.

  • Altzo
    13:30. Meza, Altzo Muñoko Santa Maria Elizan.
    14:15. Bazkaria, Altzoko Ostatuan.

  • Amasa
    10:00. Meza nagusia.
    12:30. Herri kirolak bertsolari eta trikitilariak alaiturik.
    14:00. Bazkaria Iturri Goxo jatetxean.
    21:00. Afaria Uxo Toki elkartean.

  • Asteasu
    Eguerdian. Triki-bertso kalejira herriko trikitilariekin eta Jexux mari Irazu eta Amaia Agirre bertsolariekin.
    Ondoren. Bazkaria Iturriondon. Bazkalostean trikitilari eta bertsolarien saioa.

  • Berrobi
    Meza eta ondoren herriko baserritarrentzako hamaiketakoa, Iriarte jatetxean.

  • Berastegi
    10:00. Meza nagusia.
    11:45. Prozesioa udaletxetik San Martin elizara, txistulariek lagunduta.
    12:00. Meza, herriko haur dantzari eta bertsolariek lagunduta.
    13:00.
    Herriko haur pilotarien partidak karreapean.
    14:00. Bazkaria udaletxeko erabilera anitzeko gelan.
    Ondoren. Ansorregi eta Larrañaga trikitilariak.

  • Zizurkil
    Eguerdian. Bertsolariak eta bazkaria.
    17:00. Ziotza pilota eskolako umeen partidak.
    18:00. Emakumeak paletaz: Irazustabarrena-Arrillaga eta Galdos-Erasun.
    19:00. Gizonak eskuz: J.Alberdi-Iraziustabarrena eta Perurena-Erasun. Sarrerak 5 euro eta 16 urtez azpikoek doan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!