Danok Danenako sei pultsulari, Euskadikoan txapeldun

Ataria 2022ko maiatzaren 11

Halterofiliako absolutu mailako Euskadiko Txapelketan emaitza nabarmenak lortu dituzte taldeko kideek, Villabonako Olaederra kiroldegian.

Absolutu mailako Euskadiko Halterofilia Txapelketa izan zuten jokoan larunbatean Villabonako Olaederra kiroldegian, eta Danok Danena taldeko pultsulariak lehen postuetan sailkatu ziren. Emakumezkoetan, taldeko bi izan ziren txapeldun, eta gizonezkoetan lau izan ziren podiumeko lehen postura igo zirenak.

Emakumezkoetan, 55 kiloko kategorian, Naiara Madrid bigarren izan zen eta Amaia Blanco hirugarren; 59 kilokoan, Daniela Perez izan zen txapelduna; 64 kilokoan, Susana Davila txapeldun; eta 71 kilokoan, Allison Rivera hirugarren izan zen. Herrialdeka Gipuzkoa izan zen irabazlea, bigarren Bizkaia eta hirugarren Araba.

Gizonezkoetan, 61 kilo kategorian, Ekaitz Kortajarenak lehen postua eta Jon Kepa Kortajarenak bigarrena lortu zuten; 73 kilokoan, Igor Sasiain izan zen txapelduna; 89 kilokoan, txapelduna Eki Lizaso izan zen; 102 kilokoan, Jon Ander Iriarte txapelduna eta Aitor Tecedor bigarrena izan ziren. Herrialdeka, Gipuzkoak irabazi zuen, ondoren Bizkaia eta hirugarren Araba izan zen.

Markei dagokionez, Eki Lizasok Gipuzkoako 17 urtez azpiko bost errekor berri ezarri zituen: arrankadan 115 kilo, bi denboratan 145 kilo, eta total olinpikoan 252 kilo, 257 kilo eta 260 kilo.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!