Koronabirusa

15 positibo azken egunean

Ataria 2022ko maiatzaren 9a

Tolosan 12 positibo atzeman dituzte azken egunean, eta bana Asteasu, Ibarra eta Iruran. 119 izan dira azken astean eskualdean zenbatu dituzten positiboak.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, maiatzaren 2tik 8ra 119 positibo atzeman dituzte Tolosaldean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 6.411 positibo izan dira. 541,90ekoa da azken hamalau eguneko intzidentzia tasa. Une honetan, 324 pertsona daude ospitaleetan, horietatik, 8 pertsona ZIUetan, eta azken astean 21 pertsona hil dira. Orain arte 6.715 pertsona hil dira Osasun sailaren arabera, COVID-19aren ondorioz.

Eskualdeari erreparatuta 15 positibo atzeman zituzten atzo; 12 Tolosan eta bana Asteasu, Ibarra eta Iruran. Hilaren 2tik 8ra 119 positibo zenbatu dituzte Tolosaldean; 51 Tolosan, 25 Ibarran, 12 Amasa-Villabonan, 7 Zizurkilen, 5 Alegian, launa Bidania-Goiatz eta Orexan, bina Alkiza, Asteasu, Berastegi eta Leaburu-Txaraman, eta bana Abaltzisketa, Anoeta, eta Iruran.

Osasun eremuei begiratuta, guztiak daude gorrian, eta Tolosaldekoak 488,58ko intzidentzia tasa du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!