Jokin Tolosak marka berria ezarri du Segura-Zerain mendi lasterketa motzean

Ataria 2022ko maiatzaren 9a

Oihana Zubillaga anoetarrak proba luzea irabazi du eta Goierriko Kopa eskuratu du.

Guztira 173 korrikalarik parte hartu dute Segura-Zeraingo bi mendi lasterketetan: 15 kilometrokoan 96 korrikalari (19 neska) eta 25 kilometrokoan 77 (5 neska). Jokin Tolosa anoetarra izan da protagonistetako bat, proba motza irabazteaz gain, marka hobetu baitu. Iñaki Hormaetxeren denbora 14 segundoan hobetu du, eta 1.08.13an ezarri. Lasterketa motzeko bigarren sailkatua Aitor Etxeberria berastegiarra (1.10.14) izan da eta hirugarrena Mikel Zabalegi ordiziarra (1.10.34).

Emakuzmekoetan, Irati Larrañaga usurbildarra izan da garaile (1.26.37), Lara Estebanez legazpiarra (1.27.03) eta Laiane Arrospide tolosarraren (1.28.41) aurretik.

Lasterketa luzean Walther Becerra bizkaitarrak (2.17.41), Ibai Madina berrobitarrak (2.22.13) eta Ioseba Eskudero idiazabaldarrak (2.23.08) osatu dute podiuma. Emakumezkoetan, berriz, Oihana Zubillaga anoetarrak (2.57.21), Janire Lopez zaldibiarrak (3.13.53) eta Edurne Arakistain legorretarrak (3.20.56) osatu dute podiuma. Zubillaga, gainera, lider doa Goierriko Koparen sailkapenean.

Ikusi argazki galeria osoa Goierriko Hitza-n.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!