Zozketa berezia

Udaberriko zozketa berezian parte hartzeko egunak

Ataria 2022ko maiatzaren 9a

Udaberrian bete-betean sartuta, TOLOSALDEKO ATARIA-k bere irakurle guztientzat zozketa berezi bat egin nahi izan du, Zabala Sagardotegiko menua bi pertsonarentzat eta sagardo kaxa bat oparituz. 

Zozketa honetan Atarikide izan edo ez izan, Ataria-ko jarraitzaile izate hutsagatik hartu daiteke parte. Animatu!

Izena emateko baldintzak eta bestelako informazio guztia ondorengo lerroetan azalduko ditugu:

    • Parte-hartzea Ataria.eus webgunean zozketari eskainitako atalean egingo da.
    • Atarikide direnek bazkide zenbakia derrigorrez jarri beharko dute, eta Atarikide ez direnek, gune horretan, ZABALA idatzi beharko dute.
    • Parte hartzeko azken eguna: maiatzaren 15a, igandea, 23:59etan.
    • Hurrego goizean irabazlearekin jarriko gara harremanetan, telefono edo email bidez, sariduna dela adierazteko.
    • Maiatzaren 16ko 19:00ak baino lehen ez badugu lortzen saridunarekin hitz egitea, beste saridun bat hautatuko da. Gehienez ere, hiru saiakera egingo dira.
    • Zozketan parte hartu ahal izateko, benetako izen-abizenak, telefono zenbakia eta emaila jarri beharko dira. Eta parte hartzeko adinez nagusia izan beharko da.
    • Ez da datu okerrik edo faltsurik ematen dituztenen partaidetzarik onartuko. Hauek zuzenean zozketatik kanporatuak izango dira.
    • Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.
    • Saria ez da beste produkturen batekin edo diruz trukatuko.
    • Edozein zalantza izanez gero, jarri kontaktuan 943655695 edo ataria@ataria.eus –en.
    • Tolosaldeko Ataria-ren erabakiak eztabaidaezinak izango dira.

 Zozketan parte hartzeko klikatu hemen

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!