Atarikideen txokoa

Azken Lanhütarra liburua eskuragai aste honetako Atarikideen Txokoan

Ataria 2022ko maiatzaren 9a

Hau da aste honetako zozketa:

Aste honetan Nerea Loiolaren Azken Lanhütarra liburua zozkatuko dugu.

10-13 urteko gaztetxoentzat zuzenduta dago eta liburuaren sinopsiak honela dio: "Ziur dakit uraren zikloa ezagutzen duzula, guztia prozesu natural baten bitartez gertatzen dela sinetsarazi dizutela. Baina badakizu zer? GE-ZU-RRA. Gezurra da kontatu dizuten hori, edo ez da egia osoa behintzat. Oraire naiz, laino-gidari bat. Lanhütar bat. Azken lanhütarra. Milioika izan ginen garai batean, baina orain, norbaitek lagundu ezean, desagertu egingo gara betiko…"

Zozketetan parte hartzeko sartu hemen. Zorte on!

Parte hartzeko epea, osteguna 11:00ak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!