Zazpi Iturrik eta Behar Zanak Berria Txapelketako neurketak dituzte igandean

Ataria 2022ko maiatzaren 5a

XVIII. Berria Pilota Txapelketaren final-zortzirenak izango dira jokoan asteburuan, eta bertan eskualdeko bi elkartek parte hartuko dute.

Bi neurketak Hernanin jokatuko dira, igandean. Amezketako Zazpi Iturrik Oberena elkartearen aurka jokatuko du, 11:00etan hasita. Villabonako Behar Zanak Hernaniren aurka jokatuko du, 17:00etan hasita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!