Koronabirusa

Santiago egoitzako adineko bat hil da COVID-aren ondorioz

Ataria 2022ko maiatzaren 3a

122 positibo atzeman dituzte azken egunean Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, horietako bat Iurreamendin.

Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi duenez, Gipuzkoako adinekoen egoitzetan pertsona bat hil zen atzo Covid-aren ondorioz. Villabonako Santiago egoitzako egoiliarra da hildakoa.

122 positibo atzeman zituzten atzo Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, horietako bat Tolosako Iurreamendin. Sendatu berriak 68 direla esan dute, eta horietako lau Iurreamendi egoitzakoak dira. Erreferentzia zentroetan 33 pertsona daude Covid-arekin jakinarazi dute.

Pasa den urteko azaroaren 29etik 54 pertsona hil dira Gipuzkoako adinekoen egoitzetan aldundiak azaldu duenez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!