Zozketa berezia

Atariak antolatutako udaberriko zozketa berezia martxan da

Ataria 2022ko maiatzaren 6a

Udaberrian bete-betean sartuta, TOLOSALDEKO ATARIA-k zozketa berezi bat egin nahi izan du, Zabala Sagardotegiko menua bi pertsonarentzat eta sagardo kaxa bat oparituz. 

Atariako irakurleentzat  Zabala Sagardotegiarekin elkarlanean, zozketa abian jarri du Atariak. Atarikide izan edo ez izan, Ataria-ko jarraitzaile izate hutsagatik hartu daiteke parte.

Zozketan parte hartzeko oinarriak eta bestelako informazio guztia ondorengo lerroetan azalduko ditugu:

    • Parte-hartzea Ataria.eus webgunean zozketari eskainitako atalean egingo da.
    • Atarikide direnek bazkide zenbakia derrigorrez jarri beharko dute, eta Atarikide ez direnek, gune horretan, ZABALA idatzi beharko dute.
    • Parte hartzeko azken eguna: maiatzaren 15a, igandea, 23:59etan.
    • Hurrego goizean irabazlearekin jarriko gara harremanetan, telefono edo email bidez, sariduna dela adierazteko.
    • Maiatzaren 16ko 19:00ak baino lehen ez badugu lortzen saridunarekin hitz egitea, beste saridun bat hautatuko da. Gehienez ere, hiru saiakera egingo dira.
    • Zozketan parte hartu ahal izateko, benetako izen-abizenak, telefono zenbakia eta emaila jarri beharko dira. Eta parte hartzeko adinez nagusia izan beharko da.
    • Ez da datu okerrik edo faltsurik ematen dituztenen partaidetzarik onartuko. Hauek zuzenean zozketatik kanporatuak izango dira.
    • Pertsonako parte hartze bakarra onartuko da.
    • Saria ez da beste produkturen batekin edo diruz trukatuko.
    • Edozein zalantza izanez gero, jarri kontaktuan 943655695 edo ataria@ataria.eus –en.
    • Tolosaldeko Ataria-ren erabakiak eztabaidaezinak izango dira.

 Zozketan parte hartzeko klikatu hemen

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!