Koronabirusa

12 positibo izan dira azken egunean

Ataria 2022ko maiatzaren 2a

Tolosan zortzi eta Ibarran eta Amasa-Villabonan bina positibo zenbatu dituzte.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, apirilaren 25etik maiatzaren 1era 92 positibo atzeman dituzte Tolosaldean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 5.474 positibo izan dira. 447koa da azken hamalau eguneko intzidentzia tasa. Une honetan, 317 pertsona daude ospitaleetan, horietatik, 11 pertsona ZIUetan, eta azken astean 17 pertsona hil direla COVID-aren ondorioz jakinarazi dute. Atzokoan, 2.164 test egin zituzten, eta 415 positibo izan ziren.

Tolosaldeari begiratuta, Albiztur, Alkiza, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Elduain, Gaztelu, Ikaztegieta, Orendain eta Orexa daude eremu berdean, eta Amezketa laranjan. 

Osasun eremuei begiratuta, guztiak daude gorrian, eta Tolosaldekoak 364ko intzidentzia tasa du. 5.000 biztanle baino gehiagoko eskualdeko herrien kasuan, Amasa-Villabona 330eko tasarekin dago, eta Tolosak 365eko tasa du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!