Jon Mendiluzek bigarren egin du Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan

Ataria 2022ko apirilaren 30a

June Aiestaran txapeldunarekin batera, Gipuzkoa ordezkatuz hartuko du parte Mendiluzek, ekainaren 18an, Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan.

Atzo ospatu zen Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala Lasturren. June Aiestaran nagusitu zen eta bigarren geratu zen Jon Mendiluze irurarra. Txapelduna eta txapeldunordea, beraz, ekainaren 18, Abadiñon jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketan izango dira, lurraldea ordezkatzen.

Atzoko finalean, Mendiluzez gain, Danel Etxeberria tolosarra ere kantuan aritu zen. Horiekin batera lehiatu ziren Naia Arrizabalaga, Amets Aizpurua eta Aratz Lasa ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!