Finala Adunan izango da ekainaren 17an. Kadete eta jubenil mailako hamar bikote ariko dira lehian, sei elkarteetatik: Txulobi, Behar Zana, Intxurre, Hernani, Hori Hori (Elorrio) eta Zumaia. Guztira hamabi pilota jaialdi jokatuko dira.
Behar Zana eta Txulobi pilota elkarteek antolatuta, bihar hasiko da Nesken Gomazko Paleta Txapelketa. Ostiralero jokatuko dira partidak, 19:00etatik hasita, Adunako frontoian eta Villabonako Bearzana frontoian.
Finala Adunan izango da ekainaren 17an. Kadete eta jubenil mailako hamar bikote ariko dira lehian, sei elkarteetatik: Txulobi, Behar Zana, Intxurre, Hernani, Hori Hori (Elorrio) eta Zumaia. Guztira hamabi pilota jaialdi jokatuko dira.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?