BABESTUTAKO EDUKIA

Zuzendu miopia ebakuntzarik gabe

Ataria 2022ko maiatzaren 3a

Tolosako Multiopticas-en miopiarentzako konponbidea daukate, egunez betaurrekoak edo lentillarik erabiltzeko beharrik gabe eta ebakuntza gelara jo gabe. Ortokeratologia edo Orto-k teknika da.

Nola funtzionatzen du?

Orto-k lentilla bereziak lo egin bitartean soilik erabiltzen dira. Orduan, kornea lentilletara egokitzen da, miopia zuzendu arte. Esnatutakoan, lentillak kendu behar dira eta egunez ikusmen onaz gozatzeko aukera ematen dute.

Nork erabili dezake Orto-k?

  • Bost dioptriara arteko miopia dutenek eta 1,5 dioptria baino gutxiagoko astigmatismoa daukatenek.
  • Miopia garatzen ari diren haurrentzat eta gazteentzat.
  • Oposaketak betaurrekorik edo lentillarik gabe nahiz ebakuntzarik gabe egin nahi dituen edonorentzat (suhiltzaileak, poliziak...).
  • Miopiarentzako laser kirurgia egin ezin dutenentzat edo nahi ez dutenentzat.

Orto-k zuretzat egokia den jakin nahiko zenuke?

Deitu 943 69 84 70 telefonora eta eskatu hitzordua Tolosako Multiopticas-en. Inolako konpromisorik gabe informatuko zaituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!