Udaleku irekietan izena emateko epea zabaldu dute

Ataria 2022ko apirilaren 26a

Alkiza, Aduna eta Larraulgo Udalek herriko haurrentzako udaleku irekiak prestatu dituzte ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitartean. 

Alkiza, Aduna eta Larraulgo Udalek udaleku irekiak antolatu dituzte, ekainaren 27tik uztailaren 22ra bitarte. Udalekuetan izena emateko epea irekita dago eta maiatzaren 13ra bitartean izango da apuntatzeko aukera. Horretarako dokumentua udaletako webguneetan edota udal bulegoetan eskuratu daiteke. Behin izen emate orria betetakoan udal bulegoetan utzi behar da, ez da whatsappez edo e-mailez bidali behar.

Aurten haurrek euren herrian bertan pasako dituzte udalekuak, ez dira beste urte batzuetan bezala herriz-herri mugituko. Dena dela, haurrek elkarrekin egon ahal izateko irteeraren bat edo beste ere antolatuko dutela jakinarazi dute arduradunek. Osasun egoerak hobera egin duenez, aurten bi eguneko irteera egiteko aukera izango dute gaztetxoek. Hala,  Uliako aterpetxean gaua pasatzera joateko aukera izango dute 6 eta 12 urte bitarteko haurrek. Horretarako interesa duenak 30 euro gehiago ordaindu beharko ditu.

  • LUDOTEKA.  3 eta 6 urte bitarteko haurrentzako zerbitzua da. Ludotekan edo udalekuetan parte hartu nahi duten aukeratu ahal izango dute 2016an jaiotako haurrek.
  • UDALEKUAK.  6 eta 12 urte bitarteko haurrentzako zerbitzua da. Haurrak 09:00tarako utzi behar dira eta 13:00etan jaso. 

Prezioa 95 eurokoa da lehenengo haurrarentzat eta 85 eurokoa bigarrengoarentzat. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!