Koronabirusa

Sei positibo atzeman dituzte azken egunean

Ataria 2022ko apirilaren 25a

Tolosan lau eta Berastegin eta Amasa-Villabonan positibo bana izan dira.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, apirilaren 18tik 24ra 62 positibo atzeman dituzte Tolosaldean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 4.343 positibo izan dira. 358koa da azken hamalau eguneko intzidentzia tasa. Une honetan, 264 pertsona daude ospitaleetan, horietatik, 12 pertsona ZIUetan, eta azken astean 25 pertsona hil direla COVID-aren ondorioz jakinarazi dute. Atzokoan, 2.553 test egin zituzten, eta 365 positibo izan ziren.

Tolosaldeari begiratuta, Abaltzisketa, Albiztur, Alkiza, Baliarrain, Belauntza, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Ikaztegieta, Larraul, Orendain eta Orexa daude eremu berdean; Amezketa, Asteasu eta Zizurkil laranjan daude. 

Osasun eremuei begiratuta, guztiak daude gorrian, eta Tolosaldekoak 266ko intzidentzia tasa du. 5.000 biztanle baino gehiagoko eskualdeko herrien kasuan, Amasa-Villabona 330eko tasarekin dago, eta Tolosak 198ko tasa du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!