Ibon Garaiburu, Urrezko Aizkolari Txapelketatik kanpo

Ataria 2022ko apirilaren 23a

Ibon Garaiburu, Urrezko Aizk 1 1650719506618
Ibon Garaiburu, Urrezko Aizk 2 1650719506970
Ibon Garaiburu, Urrezko Aizk 3 1650719507306
Ibon Garaiburu, Urrezko Aizk 4 1650719507654
Ibon Garaiburu, Urrezko Aizk 5 1650719507989
Ibon Garaiburu, Urrezko Aizk 6 1650719508399
Ibon Garaiburu, Urrezko Aizk 7 1650719508782
Ibon Garaiburu, Urrezko Aizk 8 1650719509132
Ibon Garaiburu, Urrezko Aizk 9 1650719509498
Ibon Garaiburu, Urrezko Aizk 10 1650719509839
Ibon Garaiburu, Urrezko Aizk 11 1650719510248
Ibon Garaiburu, Urrezko Aizk 12 1650719510613
Ibon Garaiburu, Urrezko Aizk 13 1650719510970
Ibon Garaiburu, Urrezko Aizk 14 1650719511286
Ibon Garaiburu, Urrezko Aizk 15 1650719511602
Ibon Garaiburu, Urrezko Aizk 16 1650719512074
Ibon Garaiburu, Urrezko Aizk 17 1650719512390
Ibon Garaiburu, Urrezko Aizk 18 1650719512717
Ibon Garaiburu, Urrezko Aizk 19 1650719513046
Ibon Garaiburu, Urrezko Aizk 21 1650719513712

Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa Eusko Label Sariko lehen kanporaketako saioa jokatu da Leaburun; berastegiarrak ezin izan du aurrera egin txapelketan.

Diva Pentsuak enpresak eta Leaburu-Txaramako Udalak antolatuta, Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketa Eusko Label Sariko lehen kanporaketako saioa jokatu da Leaburuko industrialdean. Hamabi aizkolari aritu dira bertan, tartean, Ibon Garaiburu berastegiarra. Ondorengo aizkolariak aritu dira Garaibururekin batera: Urtzi Olasagasti, Dani Lopez, Xabier Garcia Utxu, Beñat Lekue, Aritz Oregi, Beñat Amade, Mikel Agirre, Aritz Irazabal, Ioritz Gisasola Zelai IV.a, Jon Telletxea eta Josu Santamaria.

Lehen fasean, hiru multzotan banatu dituzte aizkolariak, eta multzo bakoitzeko bi onenek egin dute aurrera gaurko kanporaketan: A multzotik, Zelai IV.ak eta Mikel Agirrek; B multzotik, Lopezek eta Garaiburuk; eta C multzotik, Lekuek eta Irazabalek. Gero, banakako lehian aritu dira sei aizkolariak. Garaiburu Zelai IV.aren aurka aritu da, baina ezin izan du bizkaitarra garaitu; bera izan da, gainera, gaurko aizkolari onena. Gainerako aurrez aurrekoetan, Irazabal eta Lekue izan dira onenak. Ondorioz, hirurek egin dute aurrera txapelketan, eta datorren asteburuan Zumaian jokatuko den kanporaketan izango dira.

Gizonezkoen txapelketaz gain, Emakumezkoen Aizkolari Txapelketako kanporaketa ere jokatu dute Laiene Pikabeak eta Uxue Ansorregik. Launa enbor moztu dituzte; lehena, erlojuaren aurka, eta ondorengo hirurak abiadurako proban. Bietan ere Pikabea izan da onena, eta berak egin du aurrera txapelketan.

Harri-jasotzaileak ere aritu dira Leaburun. Berez, Urrezko Harri-jasotze Txapelketako kanporaketa jokatzekoak zen Julen Diaz, baina azkenean, erakustaldia eskaini du. Emakumezkoetan, aldiz,Karmele Gisasola Zelai III.ak, txapelketako kanporaketa jokatu du. Bi minutuko bi tanda egin ditu; lehena, 63 kiloko harri kubikoarekin, eta bigarrena, pisu bereko bolarekin. 15 jasoaldi eman dizkio kubikoari; bolari, berriz, 23 jasoaldi.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!