Tolosaldeko kilometro guztien bideoak

Ataria 2022ko apirilaren 17a

Korrikako furgoneta baten irudia. AEK

Astebete da 22. Korrika Tolosaldetik pasatu zela eta hori gogorarazteko kilometro bakoitzaren zatiak ikustea bezalakorik ez dago. Hemen duzue aukera.

22. Korrika apirilaren 8an pasatu zen Tolosaldetik. Euskararen aldeko olatuak bitan zeharkatu zuen eskualdea; goizean Adunatik barrena sartu zen eta Zizurkil, Amasa-Villabona, Irura, Anoeta, Tolosa eta Albiztur zeharkatu ondoren, Bidania-Goiaztik atera zen, eta gauean berriz, Ikaztegietaik sartu eta Alegia, Altzo, Lizartza, Tolosa, Ibarra, Berrobi eta Elduainetik pasa ondoren, Berastegin utzi zuen eskualdea.

Aurten gustura geratu da Tolosaldea Korrikarekin, hainbat eta hainbat kilometro bertan egin dituelako; baina Korrika ere gustura egoteko moduan dago Tolosaldearekin, kilometro guzti horietan herritar asko izan baitira parte hartu dutenak. Ondorengo bideoetan dituzue Tolosaldeko kilometro guztien irudiak, kilometro zenbakika banatuta:

Goizeko kilometroak:
Gaueko kilometroak:

 

Ataria-k egindako bideo berezia:
Korrika 22, Tolosaldean barrena

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!