Labaka eta Aizpuru txapeldun, Goñiren oroimenezkoan

Ataria 2022ko apirilaren 19a

Eneko Labaka albizturtarrak eta Julen Aizpuru asteasuarrak, 22-15 irabazi zieten Iñaki Elola bidaniarrari eta Aratz Irazustabarrena alegiarrari.

Pasa den astean, XXX. Goñiren Oroimenezkoa txapelketako finalak jokatu zituzten Zumarragako Beloki frontoian. 500 pilotazale inguru elkartu ziren, afizionatu mailako txapelketa garrantzitsuenetako bateko azken partidak ikusteko.

Eskuz binakako finalean, eskualdeko lau pilotarik jokatu zuten. Eneko Labaka albizturtarrak eta Julen Aizpuru asteasuarrak osatu zuten bikoteetako bat; bestea, berriz, Iñaki Elola bidaniarrak eta Aratz Irazustabarrena alegiarrak. Elolak eta Irazustabarrenak zenbait akats egin zituzten, eta Labakak (partidako pilotari onena izendatu zuten) eta Aizpuruk 15-7 aurreratzea lortu zuten. Galtzaileek aldea murriztea lortu zuten (14-17), baina beranduegi izan zen, 17tik 22ra zuzenean joan baitziren txapeldunak. Txapelketako beste finalean, lau eta erdikoan, Ekhi Irribarriak 22-21 irabazi zion Unai Amianori.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!