Koronabirusa

Positibo bakarra azken egunean

Ataria 2022ko apirilaren 19a

Ibarran atzeman dute eskualdeko positibo bakarra. Eskualdeko 18 herri daude eremu berdean.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, apirilaren 11tik 18ra 48 positibo atzeman dituzte Tolosaldean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 3.202 positibo izan dira. 304koa da azken hamalau eguneko intzidentzia tasa. Une honetan, 301 pertsona daude ospitaleetan, horietatik, 14 pertsona ZIUetan, eta azken astean 17 pertsona hil direla COVID-aren ondorioz jakinarazi dute. Atzokoan, 2.399 test egin zituzten, eta 346 positibo izan ziren.

Tolosaldeari begiratuta, Abaltzisketa, Aduna, Alegia, Albiztur, Alkiza, Amezketa, Baliarrain, Belauntza, Berrobi, Bidania-Goiatz, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Irura, Larraul, Leaburu-Txarama, Orendain eta Orexa daude eremu berdean. 

Osasun eremuei begiratuta, guztiak daude gorrian, Alegiakoa izan ezik, laranjan baitago eta Tolosaldekoak 184ko intzidentzia tasa du. 5.000 biztanle baino gehiagoko eskualdeko herrien kasuan, Amasa-Villabona 191ko tasarekin dago, eta Tolosak 182ko tasa du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!