Danok Danena taldekoak txapeldun, Euskadiko Junior Txapelketan

Ataria 2022ko apirilaren 13a

Euskadiko Junior Txapelketan parte hartu zuten Danok Danenako partaideak.

Halterofiliako Euskadiko Junior Txapelketa izan zen jokoan martxoaren 26an, eta Gipuzkoatik atera zen taldea Danok Danenako pultsulariek osatu zuten. Emaitza ezin hobea lortu zuten, Euskadiko txapeldun geratuz.

Eki Lizaso, Ekain Dominguez, Jon Kepa Kortajarena, Urtzi Lusarreta eta Xabier Amonarriz izan ziren lehian aritu ziren pultsulariak.

Beraien kargu eta entrenatzaile moduan Ekaitz Kortajarena aritu zen. «Oso ondo eraman zituen, lan bikaina eginez», esan dute klubetik.

GIPUZKOAKO TXAPELKETA

Aurreko larunbatean, Zarautzen, absolutu mailako Gipuzkoako Txapelketaren txanda izan zen eta Danok Danenako pultsulariak bertan izan ziren lehian, bai emakumezkoak, bai eta gizonezkoak ere.

Emakumezkoetan, 59 kiloko mailan, Mirari Maqueda izan zen txapelduna, eta 71 kiloko kategorian Allison Rivera izan zen txapelduna, kategori guztietan ere onena izanik. Gizonezkoetan, Jon Kepa Kortajarena txapelduna izan zen 61 kiloko kategorian; 67 kiloko kategorian, Ekaitz Kortajarena izan zen txapelduna eta Urtzi Lusarreta laugarren; 73 kilokoan, Pablo Ucero bigarren izan zen; 81 kilokoan, Ion Sasiain txapelduna eta Ekain Etxeberria laugarren; 89 kilokoan, Xabier Amonarriz txapeldun, Asier Gallego hirugarren, Jon Rodriguez laugarren eta David Rubio bosgarren; eta 102 kilokoan, Aitor Tecedor izan zen txapelduna. Kategoria guztiak kontuan hartuta, Ekaitz Kortajarena txapeldun eta Ion Sasiain hirugarren izan zen.

Ekaitz Kortajarena eta Allison Rivera, Gipuzkoako txapeldunak absolutu mailan.

Data berdinean, Leonen (Espainia) egonaldia izan zen eta bertan egon ziren Danok Danenako Eki Lizaso eta Ekain Dominguez Espainiako 17 urtez azpiko selekzioarekin; beraiekin batera, Jon Ander Iriarte aritu da entrenatzaile lanetan. «Egun horietan lanean gogor aritu dira eta bidaltzen joan diren bideoetan ikusi izan dugunez, maila altuan aritu dira bertan», esan dute klubetik.

Bestalde, apirilaren 23an, Madrilen egingo den Espainiako Junior Txapelketan parte hartuko dute Jon Kepa Kortajarenak, Eki Lizasok eta Xabier Amonarrizek, eta entrenatzaile lanetan Batis Kortajarena izango da beraiekin. Taldean hasi berria den Ekain Dominguez ezin izango da bertaratu. Parte hartzeko gutxieneko marka martxoaren 26an egin beharra zeukan eta 5 kilotara gelditu zen; Leonen egitea lortu badu ere, ez diote kontuan hartzen. «Halere, gaztetxo honek oso denbora gutxi darama kirol honetan eta 17 urte besterik ez baditu ere, etorkizun oparoa aurreikusten zaio», zehaztu dute klubetik.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!