Kontseilu Sozialistak manifestazioa deitu du Maiatzaren Lehenerako

Ataria 2022ko apirilaren 13a

Krisi kapitalista garaian sozialismoa eraikitzen lelopean mobilizatuko da, 18:00etan Tolosako Trianguloa plazatik abiatuta. Esan dute Maiatzaren Lehena probestu nahi dutela langileria "iraultzailearen memoria gurera ekarri, egungo proletalgoa borrokara deitu eta kontseilu sozialistak ezagutarazteko".

Langileen nazioarteko egunean Tolosaldeko Kontseilu Sozialistak kaleak hartzeko deia egin du. Manifestazioa 18:00etan hasiko da Trianguloa plazan. Mobilizazioaren bidez sozialismoaren gaurkotasuna aldarrikatu nahi dutela esan dute. "Izan ere, sozialismoak boterea eskuratutako herrialdeetan oparotasun ekonomikoa, kalitatezko hezkuntza, abortatzeko eskubidea, lan baldintza duinak edota bazterretako subjektuentzako eskubideak existitu urte luzez existitu” izan zirela aipatu dute kontseiluko kideek.

Sozialismoaren eraikuntza ekonomikoa ez amaitzearen eta beste hainbat faktoreren ondorioz langileriak “inoizko porrotik gogorrena pairatu” duela esan dute eta beraz “proletarioa albo-kateak sufritzen ari dela” gaineratu dute. Gaur egungo egoera krisialdi kapitalistak ezaugarritzen duela diote, egoera langile klaseak ordaintzen duelarik. Horren adibidetzat hartu dituzte "prezioen gorakadak, soldata miserableak, askatasunen murrizketa edota langabezia zein aldi baterako lanaldien gorakada". Gizarteak duen garapen mailak, kontrara,  “denon ongizatea lortzeko nahikoa baliabide sortu” dituela nabarmendu dute, baina guztion ongizate hori bermatzeko “belaunaldiz belaunaldi langile klaseak ekoitzi duen aberastasun guztia, oligarkiaren jabetza izatetik, herritar xumeen bizi bitarteko izatera pasa behar” dela esan dute; horretarako nahitaez, “klase kapitalistaren irabazien aurka joz”.

Maiatzaren Lehenerako Euskal Herriko hainbat txokotan antolatu dituzte mobilizazioak tokian tokiko kontseilu sozialistek, eta dei egin diete herritarrei “bidegabekeria honen aurrean” haien aletxoa jar dezaten mobilizazioetan parte hartuz. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!