Giro ederra Aiztondo Pilota Topaketako finaletan

Ataria 2022ko apirilaren 9a

Bost mailetako finalak jokatu dituzte Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan.

XXIII. Aiztondo Pilota Topaketak baditu irabazleak. Otsailean hasi zen Aiztondo bailarako pilota elkarte eta pilota eskolen artean antolatutako txapelketa, eta gaur jokatu dituzte finalak Zizurkilgo Intxaur pilotalekuan.

Aurrebenjamin mailan, Odei Traore eta Irai Urizar (Amasa-Villabona) izan dira garaile Aratz Ruiz eta Zumai Agirreren (Aduna) aurka. 16-11 irabazi dute.

Benjamin mailan, Igotz Urruzola eta Adei San Sebastianek (Alkiza) 16-6 irabazi dute Enaitz Alkorta eta Axel Carrilloren (Aduna) aurka. Alebinetan, palaz, Elaia Zabala eta Amets Bejarano (Asteasu) izan dira garaileak, Aiara eta Xabat Aburuzaren (Aduna) aurkako partidan, 16-12 eginez.

Alebinetan, eskuz, Beñat Eizagirre eta Alain Urkola (Larraul eta Asteasu) 16-10 nagusitu dira Xuhar Iparragirre eta Oihan Aburuzaren (Aduna) aurka; eta infantil mailan, Aner Arrieta eta Adur Otaegik (Amasa-Villabona eta Larraul) 18-9 irabazi dute Aitor Larrarte eta Eñaut Oñateren (Amasa-Villabona) aurka.

Guztira, 56 bikotek hartu dute parte aurtengo txapelketan, hau da, 100 pilotaritik gora aritu dira: aurrebenjamin mailan, 13 bikote izan dira; benjamin mailan, 12; alebin mailan, palaz, 9; alebin mailan, eskuz, 17; eta infantil mailan, 5. Finalak ikusmin handia sortu dute, eta jendez bete da pilotalekua.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!