Ekintzailetasun teknologikoen jardunaldiak egin dituzte Tolosaldea LHII-n

Ataria 2022ko apirilaren 8a

Ekintzailetasuna sustatzeko lanbide heziketako ikastetxeetan martxan dagoen Urratsbat programaren barruan ekintzailetasun teknologikoa bultzatzeko jardunaldiak egin dituzte.

Urratsbat enpresak sortzen laguntzeko programa bat da Urratsbat eta Lanbide Heziketako ikastetxeetako bigarren mailako ikasleei, ikastetxeko ikasle ohiei eta ikastetxearekin prestakuntza ez-arautuaren dagoen edozein pertsonari zuzenduta dago.

Urratsbatek aholkularitza integraleko zerbitzua eskaintzen die pertsona ekintzaileei beren enpresa abian jartzeko prozesuan. Ikastetxean behar bezala ekipatutako bulego bat erabiltzeko aukera izan dute enpresaren funtzionamenduaren lehen hilabeteetarako eta, proiektuak hala eskatzen badu, beste instalazio batzuk erabiltzeko aukera dute, hala nola ikastetxeko tailerrak produktuaren prototipoak egiteko azterketa-fasean.

Errealitatera gerturatzeko

Horiek horrela, duela 17 urte Tolosaldea Lanbide Heziketa Ikastetxe Integratuko informatika alorreko ikasle izandako Oscar Gesteira ikasleei azalpenak ematen aritu zen asteazkenean. Bere gelakide batekin Shareweb enpresa sortu zuen eta bere esperientziaren berri eman zuen, ikasleek errealitate hori ezagutu dezaten. Era berean, atzo instalazio termiko eta fluidodunen mantentzeko ikasleek sortutako ideia eta proiektuak ikastetxeko gainontzeko ikasleei erakutsi zizkieten.  Jardunaldiei amaiera emateko, apirilaren 29an, LEINN, Mondragon Unibertsitateko ikasleek sortutako enpresen xehetasunak azalduko dizkiete enpresak sortzeko bidean ikasitakoa elkarbanatzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!