Behar Zanak eta Zazpi Itturrik aurrera egin dute Berria Txapelketan

Ataria 2022ko apirilaren 6a

Behar Zanak Txukun Lakuari eta Zazpi Itturrik Larraun pilota elkarteari irabazi diete; 2-1ekoa lortu dute bi neurketetan.

Berria Pilota Txapelketako lehen kanporaketako bi partida jokatu dira asteburuan eta bertan eskualdeko bi elkartek parte hartu dute, eta biek egin dute aurrera. Villabonako Behar Zana elkarteak 2-1 irabazi zion Txukun Lakua elkarte gasteiztarrari, eta final zortzirenetarako sailkatu da. Hurrengo kanporaketa, final-zortzirenak, maiatzaren 8an izango du Hernani elkartearen aurka, etxetik kanpo.

Amezketako Zazpi Iturri elkarteak ere emaitza bera lortu zuten, 2-1ekoa, Larraun pilota elkartearen aurka. Hurrengo norgehiagoka maiatzaren 8an izango dute, Iruñeko Oberena azken txapeldunen aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!