Koronabirusa

Bost positibo atzeman dituzte azken egunean

Ataria 2022ko apirilaren 4a

Zizurkilen bi eta Iruran, Tolosan eta Amasa-Villabonan positibo bana izan dira. 

Osasun Sailak emandako datuen arabera, martxoaren 28tik apirilaren 3ra 64 positibo atzeman dituzte Tolosaldean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 3.222 positibo izan dira. 377koa da azken hamalau eguneko intzidentzia tasa. Une honetan, 130 pertsona daude ospitaleetan, horietatik, 12 pertsona ZIUetan, eta azken astean 22 pertsona hil direla COVID-aren ondorioz jakinarazi dute. Atzokoan, 1.978 test egin zituzten, eta 186 positibo izan ziren.

Tolosaldeari begiratuta, Aduna, Alkiza, Belauntza, Larraul eta Orexa daude eremu berdean, eta horiekin batera, Alegian, Altzon, Baliarrainen, Berastegin, Berrobin, Elduainen, Hernialden, Lizartzan eta Orendainen ez dute azken astean positiborik atzeman. 

Osasun eremuei begiratuta, guztiak daude gorrian, eta Tolosaldekoak 374ko intzidentzia tasa du. 5.000 biztanle baino gehiagoko eskualdeko herrien kasuan, Amasa-Villabonak 321eko intzidentzia tasa du, eta Tolosak 402koa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!