Atarikideen txokoa

Hiru sarrera bikoitz irabazteko aukera

Ataria 2022ko apirilaren 4a

Atarikideen artean aste honetan hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditugu

Ondorengoak irabazteko aukera izango dute Atarikideek:

  • AMAraun bertso eta dantza ikuskizunaren estreinaldirako sarrera bikoitza.
    • Saioa ostegunean, apirilak 7, 19:30ean izango da Villabonako Gurea antzokian. 
  • Udaberri dantza taldeak antolatutako Erromeriarako afari txartel bikoitza.
    • Erromeria apirilaren 9an, larunbata, 21:00ean izango da Tolosako Zerkausian. 
  • Acunsa Gipuzkoa - Melilla Sport Capital partidarako sarrera bikoitza.
    • Partida igandean, apirilak 17, 18:00etan izango da, Donostia Arenan.

Zozketetan parte hartzeko sartu hemen. Zorte on!

Parte hartzeko epea, osteguna 11:00ak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!