Iñaki Olano eta Oihana Zubillaga garaile Leharrei mendi lasterketan

Ataria 2022ko apirilaren 2a

Argazkia: Goierriko Hitza

Lasterketa motzean, Maialen Muñoz tolosarra izan da onena eta gizonezkoetan hirugarren egin du Jokin Tolosa anoetarrak.

Leharrei mendi lasterketaren bosgarren edizioa jokatu da gaur Gabirian. Aurreneko aldiz bi proba izan ditu: trail distantziako ohikoa, eta estreinako aldiz esprint motako motzagoa, 15 kilometrokoa eta 800 metro positibokoa. Goierri Kopa Trail ligarako puntuagarriak izan dira biak. Eta aurreneko aldiz, elurra egin du. Korrikalariek elur gainean korrika egitea berezia eta polita izan dela esan dute.

24 kilometroko lasterketa luzeari dagokionez, gizonezko onena Iñaki Olano altzotarra izan da. 2 ordu, 13 minutu eta 43 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko. Bigarrena Mikel Zabalegi ordiziarra izan da (2:15:16) eta hirugarrena Imanol Inza zumarragarra (2:17:49). Elurrak seinaleak estali ditu eta hainbat tokitan zailtasunak izan dituzte ibilbidetik ez ateratzeko. Aritz Egea urretxuarra lehen postuan zihoan, baina ibilbidetik atera da eta zuzenean helmugara jotzea erabaki du.

Emakumeei dagokienez, lehenengoa Oihana Zubillaga anoetarra izan da (2:48:59). Bigarren postuan Ainhoa Jauregi urnietarra sailkatu da (3:07:18) eta hirugarrenean Ainhoa Egiguren irurarra (3:19:43).

Segi irakurtzen Goierriko Hitzan...

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!