Iñigo Martinen blues saioan gonbidatu berezi bat izan da gaurkoan: Joan Pau Cumellas harmonika jotzailea, mundu mailako izarretako bat da. Bere ibilbideaz hitz egiteaz gain, pare bat pieza jo ditu zuzenean Cumellasek.
Zizurkil Blues-en kontzertua eskainiko du bihar 19:00etan, harmonika jotzaile kataluniarrak. Paul San Martin piano jotzailea izango du lagun. Emanaldia 19:00etan hasiko da Joxe Arregi plazan.
Iñigo Martinen blues saioan gonbidatu berezi bat izan da gaurkoan: Joan Pau Cumellas harmonika jotzailea, mundu mailako izarretako bat da. Bere ibilbideaz hitz egiteaz gain, pare bat pieza jo ditu zuzenean Cumellasek.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?