Eskola Kirola bertan behera utzi dute bihar arte

Ataria 2022ko apirilaren 1a

Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak erabaki du Eskola Kirola bertan behera uztea, bihar, larunbata,  14:00ak arte. Elur arriskuagatik ezarritako alerta laranja dela eta hartu du erabakia.

Kultura eta Kirol Sailak argitu du Kirol Zuzendaritza jada jarri dela harremanetan Gipuzkoako ikastetxeekin eta kirol federazioekin. Jarduera hauek eten dituzte zehazki: ingurune naturalean egiten diren jarduerak (mendia, uretako kirolak…) eta gune irekietan egiten direnak (belar-zelaiak, eskolako patioak, hondartzak, aire zabaleko atletismoko pistak…). Bestalde, sailak  sor daitezkeen egoeren aurrean zentzuz jokatzeko eskatu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!