Berria Pilota Txapelketako partidak, igandean

Ataria 2022ko martxoaren 31

Igandean, Berria Pilota Txapelketako lehen kanporaketako partidak jokatuko dituzte eskualdeko bi elkartek. Egun berean, final garrantzitsua jokatuko du Eneko Maiz Behar Zanako pilotariak.

Amezketako Zazpi Iturrik Larraunen aurka jokatuko du, 11:00etan, Amezketan. Hiru mailatan izango dira partidak: kadeteetan Ruiz-Karrera izango da etxeko bikotea, jubeniletan Gorostidi-Plazaola, eta afizionatuetan Zabala-Beloki. Bestetik, Amasa-Villabonako Behar Zana Pilota Elkarteak Gasteizko Txukun Lakuaren aurka jokatuko du, 17:00etan, Hernanin. Ondorengo pilotariek jokatuko dute Behar Zanarekin: kadeteetan Peio Aranburuk eta Urko Otaegik, jubeniletan Eñaut eta Oier Aranburu anaiek, eta nagusien mailan, Xabier Urbietak eta Jon Erasunek. Txukun Lakuako pilotariek, Espainiako Txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte larunbatean.

Igandean bertan, Behar Zana Pilota Elkarteko Eneko Maiz pilotariak, Iparraldeko Lehen Mailako finala jokatuko du, trinketean. Banaka trinketean ezagutzen den txapelketa garrantzitsuena da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!