Gune zabalaren azken bilera

Ataria 2022ko martxoaren 30a

Tolosaldeko Emakumeen Etxea garatzeko Gune Zabalaren azken bilera irekia egin dute gaur, Tolosako kultur etxean.

Orain arteko lanketaren bidez garatu den proiektua osotasunean aurkeztu diete herritarrei. Tolosaldeko Emakumeen Etxea emakume eta gizonen arteko berdintasun erreala sustatzea helburu duen proiektua da eta 2018an abiarazi zen gunea definitzeko parte hartze prozesua. 2021eko maiatzean hasi zen azken fasea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!