2022/04/03 11:00

Zuhaitz eguna

Zuhaitz eguna
Irazustako lepoa, Tolosaldea
Zuhaitz Eguna Irazustako lepoan, Enirio-Aralarko Mankomunitateak deituta. Urmaela babesteko itxitura bat egin berri dute Irazustako lepoko dolina batean, eta itxitura horren barruan pagoa eta lizarra landatuko dituzte. Auzolanean egingo den lan bat izanik, Enirio-Aralarko Mankomunitateko herritarren laguntza beharko dute. Parte hartu nahi duten herritarrek izena ematea eskertuko genuke, lanerako materiala igo behar baita. Horretarako idatzi enirio-aralar@ordizia.eus helbidera eta esan zenbat izango zareten eta nondik etorriko zareten. 11:00etan Irazustako lepoan edo 09:00etan, Ataungo San Martin auzoko plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!