Eskualdeko pilotariak, Udaberri Sariko hainbat finaletan

Ataria 2022ko martxoaren 30a

Kadeteen 1. mailan Tolosa eta Intxurre elkarteen arteko finala jokatu zen.

Udaberri Sariaren hainbat final jokatu dira asteburuan eta eskualdeko pilotariek horietako batzuetan parte hartu dute.

Gomazko paletan, jubeniletan, Txulobik (Alaitz Navarro-Aiora Zubillaga) 30-15 galdu zuen Hernani 1en aurka. Eskuz binaka, kadeteen 1. mailan Intxurrek (Harkaitz Murua-Mikel Iturrioz) 22-12 irabazi zion Tolosari (Jokin Tolosa-Hodei Castro); jubenilen 1. mailan, Azkoitiaren aurka 8-22 irabazi zuen Zazpi Itturri 3k (Eneko Gorostidi-Oier Plazaola); eta nagusien 2. mailan, Otsabio 1ek (Manex Saralegi-Julen Saralegi) 12-22 galdu zuen Alde Zaharra 2ren kontra.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!