Koronabirusa

Sei positibo azken egunean

Ataria 2022ko martxoaren 28a

Ibarran eta Tolosan 2na eta Alegian eta Bidania-Goiatzen positibo bana izan dira.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, martxoaren 21tik 27ra 117 positibo atzeman dituzte Tolosaldean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 5.083 positibo izan dira. 481ekoa da azken hamalau eguneko intzidentzia tasa. Une honetan, 158 pertsona daude ospitaleetan, horietatik, 16 pertsona ZIUetan, eta azken astean 18 pertsona hil direla COVID-aren ondorioz jakinarazi dute. Atzokoan, 2.600 test egin zituzten, eta 301 positibo izan ziren.

Tolosaldeari begiratuta, Abaltzisketa, Albiztur eta Larraul eta Leaburu-Txaraman daude eremu berdean, eta horiekin batera, Adunan, Alkizan, Belauntzan, Ikaztegietan eta Orexan ez dute azken astean positiborik atzeman. 

Osasun eremuei begiratuta, guztiak daude gorrian, eta Tolosaldekoak 602ko intzidentzia tasa du. 5.000 biztanle baino gehiagoko eskualdeko herrien kasuan, Amasa-Villabonak 523ko intzidentzia tasa du, eta Tolosak 752koa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!