Zuhaitz Roteta bigarren geratu da Alagoneko Uztai Txapelketan

Ataria 2022ko martxoaren 24a

Asteasuko izkingileak Peraltako Julen Rueterekin parte hartzen du Uztai Ligan.

Izkingileen Uztai Liga hasi da eta dagoeneko bi jardunaldi izan dira jokoan. Bigarrengoa asteburuan egin zen, Alagonen (Zaragoza, Espainia), eta bertan Zuhaitz Rotea asteasuarrak bigarren postua lortu zuen, Peraltako Julen Rueterekin bikotea osatuz. Behiari adarrean zazpi uztai sartu zizkioten. Alagoneko Uztai Txapelketan Ander Lizarralde billabonatarrak eta berarekin parte hartzen duen Xabier Iturralde azpeitiarrak zazpigarren izan ziren.

Uztai Txapelketako Lehenengo jardunaldia Fiteron (Nafarroa) izan zen, eta orduan Lizarralde eta Iturralde txapeldunak izan ziren. Jardunaldi horretan ez zuten parte hartu Rotetak eta Ruetek.

Argazkiak: A. O. J. eta Sonia y Marta

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!