Koronabirusa

24 positibo izan dira azken egunean

Ataria 2022ko martxoaren 24a

Tolosan 13, Ibarran 4, Amasa-Villabonan eta Zizurkilen 2na eta Berrobin, Hernialden eta Orendainen positibo bana atzeman dute.

Osasun Sailak emandako datuen arabera, martxoaren 17tik 23ra 178 positibo atzeman dituzte Tolosaldean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 5.557 positibo izan dira. 496koa da azken hamalau eguneko intzidentzia tasa. Une honetan, 156 pertsona daude ospitaleetan, horietatik, 20 pertsona ZIUetan. Atzokoan, 5.885 test egin zituzten, eta 897 positibo izan ziren.

Tolosaldeari begiratuta, Abaltzisketa, Albiztur eta Larraul daude eremu berdean, eta horiekin batera, Altzon, Belauntzan, Leaburu-Txaraman eta Orexan ez dute azken astean positiborik atzeman. 

Osasun eremuei begiratuta, guztiak daude gorrian, eta Tolosaldekoak 743ko intzidentzia tasa du. 5.000 biztanle baino gehiagoko eskualdeko herrien kasuan, Amasa-Villabonak 709ko intzidentzia tasa du, eta Tolosak 979koa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!