Intxurrek aurrera egin du Berria Pilota Txapelketan

Ataria 2022ko martxoaren 23a

Berria Pilota Txapelketan igandean parte hartu zuen Intxurreko taldea.

Igandean jokatu zuten Alegian txapelketaren atarikoa Danok Lagunak klubaren aurka eta 2-1 irabazi zuten.

Eskuz binaka hiru partida jokatu zituzten, beraz, bi pilota elkarteek. Lehen neurketan, kadete mailakoan, Intxurrek 22-1 irabazi zuen. Bigarrengoan, jubenil mailakoan, 10-22 galdu zuen Intxurrek, eta hirugarrenean, nagusien mailan 22-21 gailendu ziren, aurrera egiteko txartela lortuz.

Hurrengo norgehiagoka, final-hamaseigarrenak, apirilaren 24an jokatuko dute Zugarralde klubaren aurka. Fase horretan, Zazpi Iturri eta Behar Zana elkarteak lehian sartuko dira apirilaren 3an. Zazpi Iturrik Larraun klubaren aurka jokatuko dute, eta Behar Zanak Txukun Lakua klubaren aurka.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!