Apirilaren 8ra bitarte eskainiko ditu emanaldiak Zizurkil, Altzo, Aduna, Ibarra, Irura, Alegia, Villabona eta Anoetan.
Emanaldiak:
- Apirilak 1: Dultzaina erakustaldia, Zizurkil herriguneko plazan, 18:30ean.
- Apirilak 1: Pianoa, Altzoko eskolan, 18:30ean.
- Apirilak 1: Saxofoia, Adunako elizako aterpean, 18:30ean.
- Apirilak 4: Perkusioa, Ibarrako kultur etxean, 18:30ean.
- Apirilak 4: Flauta, Irura musika eskolan, 18:30ean.
- Apirilak 5: Eskusoinua, Alegiako plazan, 18:30ean.
- Apirilak 6: Klarinetea, Villabonako Onddo plazan, 18:30ean.
- Apirilak 7: Tronpeta, tronboia eta bonbardinoa, Villabonako Onddo plazan, 18:30ean.
- Apirilak 8: Big Band eta Anakruxa, Anoetako Iturtxulo plazan (musika eskolaren atarian), 18:30ean.
Bestalde, helduentzat ate irekien jardunaldia egingo du ostiralean, martxoak 25. Irakasleak eta musika eskolaren funtzionamendua ezagutzeko aukera egongo da, eta parte hartzeko hitzordua hartu behar da loatzo@loatzo.eus helbidera idatzita.