Koronabirusa

193 positibo azken astean

Ataria 2022ko martxoaren 21a

Martxoaren 14tik 20ra 193 positibo atzeman dituzte eskualdean. Tolosaldeko ESIak gorrian jarraitzen du 890,23ko intzidentzia tasarekin.

Pasa den astean 193 positibo zenbatu zituzten eskualdean, Osasun sailaren arabera.  Tolosan 99 atzeman zituzten, 19 Ibarran, 18 Amasa-Villabonan, 12 Zizurkilen, 8 Alegian, seina Anoetan eta Iruran, 4 Asteasun, 3 Amezketan, bina Aduna, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz eta Elduainen, eta bana Alkiza, Altzo, Belauntza, Gaztelu, Hernialde, Lizartza, Orendain eta Orexan.

Datu orokorrei erreparatuta, 5.520 positibo zenbatu zituzten pasa den astean EAEn, 487,20koa da tasa eta 147 pertsona ospitaleratu zituzten, 21 pertsona daude ZIUetan eta 16 pertsona hil ziren COVID-aren ondorioz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!