Pilotan esku babesak jartzeko ikastaroa

Ataria 2022ko martxoaren 18a

Intxurre Pilota Eskolak esku babesak jartzeko ikastaroa antolatu du, eta izen ematearen arabera zehaztuko da eguna eta ordutegia.

Ikastaroan izen emandakoak bi taldeetan banatuko dira. Talde bat gaztetxoentzat izango da, 8 urtetatik (2014an jaiotakoak barne) 12 urtera bitartekoentzat, eta honako edukia izango du:

  1. Behar diren materialak erakutsi.
  2. Babesak jarri aurretik material hauek nola prestatu.
  3. Babesak jartzeko modu orokorra.
  4. Erabili ondoren nola gorde eta mantendu babesak.
  5. Berriro nola jarri.
Bigarrengo taldea, 12 urtetatik gorakoentzat izango da, honako edukiarekin:
  1. Mina dagoen lekua zehaztu.
  2. Erabili daitezkeen materialak aztertu.
  3. Mina saihesteko takoak prestatzeko era ezberdinak erakutsi.

Ikastaroa dohainik izango da, eta edonork parte hartu lezake. Irakasleak Beñat Urretabizkaia, Iñaki Artola eta Unai Altuna izango dira. Izena emateko epea martxoaren 23a izango da, eta udakopelotaeskola2021@gmail.com helbidera idatzi behar da, bertan izen abizenak, adina, posta elektronikoa eta telefonoa adieraziz. Ikastaroaren lekua izen ematearen ondoren zehaztuko dute.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!