Eskola Kirolaren Aiztondoko topaketa egingo dute larunbatean

Ataria 2022ko martxoaren 18a

Villabonako Eskola Kirolak antolatu du ekimena, Amasa-Villabonako Udalaren babesarekin. Fleming herri eskola, Zubimusu ikastola, Pello Errota herri ikastetxeak eta Pedro Mari Otaño herri eskolak hartuko dute parte.

Larunbatean, martxoaren 19an, Aiztondo bailarako ikastetxeen ikasturteko "skola Kiroleko lehengo topaketa egingo dute Villabonako Olaederra kiroldegian.

Ordutegi ezberdinetan arituko dira parte hartzaileak: benjaminak 09:30etik aurrera eta alebinak 11:00etatik aurrera jardungo dute. Beisbola, mahai tenisa eta badmintona praktikatuko dute.

Amasa-Villabonako Fleming herri eskola, Amasa-Villabona eta Zizurkilgo Zubimusu ikastola, Asteastuko Pello Errota herri ikastetxeak eta Zizurkilgo Pedro Mari Otaño herri eskolak hartuko dute parte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!