Enpresa bat sortu nahi dutenei begirako ikastaroa

Ataria 2022ko martxoaren 18a

Enpresa ekimen berri bat sortu nahi duten ekintzaileei zuzenduriko enpresa kudeaketa ikastaroa antolatu du Tolosaldea Garatzeneko Ekintzailetza Sailak.

Negozio plan bat burutzeko gaitasun teknikoetan trebatzea da ikastaroaren helburua eta eskualdeko langabetuek lehentasuna izango dute. Ikastaroa 20 ordukoa izango da martxoaren 28tik apirilaren 1a bitarte, 09:30etik 13:30era. 10 pertsonek hartu dezakete parte eta ikastaroa Lehiberrin eskainiko dute.
 
Ekintzailetza sailak esan du negozio plan bat zer den eta nola egiten den azalduko dutela, bideragarritasun azterketak landuko dituztela eta egitura juridikoak eta enpresaren fiskalitatea bezalako gaiak landuko dituztela, besteak beste.  Hemen eman daiteke izena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!