Koronabirusa

223 positibo astebetean

Ataria 2022ko martxoaren 17a

Martxoaren 10etik 16ra 223 positibo atzeman dituzte eskualdean. Tolosaldeko ESIa gorrian dago 971,16ko intzidentzia tasarekin.

Azken datuen arabera 223 positibo zenbatu ditu Osasun sailak Tolosaldean; Tolosan 113, 21 Amasa-Villabonan, 16 Zizurkilen, hamaikana Ibarran eta Asteasun, bederatzina Alegian eta Iruran, 7 Anoetan, 5 Berastegin, hiruna Amezketan eta Bidania-Goiatzen, bina Adunan, Altzon, Berrobin, Orendainen eta Orexan, eta bana Alkizan, Belauntzan,, Elduainen, Ikaztegietan eta Leaburu-Txaraman.

Datu orokorrei erreparatuta, EAEn 5.375 positibo berri zenbatu dituzte, intzidentzia tasa 482,88koa da, 147 pertsona ospitaleratu dituzte eta 23 daude ZIUetan. Tolosaldeko ESIa gorrian dago 971,16ko intzidentzia tasarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!