Danok Danena taldekoek maila ona erakutsi dute

Ataria 2022ko martxoaren 17a

Ekaitz Kortajarena.

Halterofiliako Euskadiko Senior eta Federazioen Arteko Txapelketa izan zuten Villabonako Olaederra kiroldegian aurreko larunbatean. Gipuzkoako selekzioa atera zen garaile bi kategoriatan, bai emakumezkoetan zein gizonezkoetan.

Emakumeen taldea, Danok Danenako Naiara Madrid, Daniela Perez, Allison Rivera eta Elena Mangasek osatu zuten eta hauei Zarauzko Diana Perez pultsularia gehitu zitzaien. Hauen artean, markarik onena Elena Mangasek egin zuen.

Gizonezkoen taldea oso osorik Danok Danenako pultsulariek osatu zuten: Mikel Alvarez, Ion Sasiain, Igor Sasiain, Ekaitz Kortajarena eta Jon Ander Iriarte.

Azpimarratzekoa, txapelketa horretan absolutu mailako Espainiako Txapelketarako gutxieneko marka lortu zutela taldeko lau pultsularik: Elena Mangas, Mikel Alvarez, Igor Sasiain eta Ekaitz Kortajarena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!