Onditz Esnaolak eta Maddi Davilak txapelak ekarri dituzte eskualdera

Ataria 2022ko martxoaren 15a

Igandean jokatu zen Elgoibarko XXI. Aurresku txapelketako B eta D saileko txapelak irabazi dituzte Oinkari dantza taldeko kideek.

Igandean jokatu zen Elgoibarko XXI. Aurresku txapelketa eta B sailean Onditz Esnaola lizartzarrak lortu zuen lehen saria, eta D sailean, berriz, Maddi Davila Zizurkildarrak. Biak aritzen dira Oinkari dantza taldean eta Lierni Kamio eta Gorka Duran dituzte irakasle.

Horrela gelditu zen igandeko sailkapena Elgoibarren:

  • B saila:
    1. Onditz Esnaola (Lizartza)
    2. Enara Artola (Lezo)
    3. Danel Castillo (Lezo)
  • D saila:
    1. Maddi Davila (Zizurkil)
    2. Mikel Esnaola (Lezo)
    3. Araitz Ramos (Lasarte)

Oinkari dantza taldeak parte hartu zuten dantzari guztiak zoriondu ditu eta horretan segitzera animatu. "Lan ederra egiten ari zarete", esan dute dantza taldetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!